Euskarazko animazioak Eskola Inguruko Jardueretan: formakuntza bat
Heziketa erritmo erreformak, ikastola eta eskola elebidunetan, euskarazko aktibitateak proposatzeko aukera sortzen du. Aktibitate ludiko baten bidez, euskaraz gozatzeko unea sortzeko aukera eskaintzen digu. Horretarako, ikastetxeek hainbat eta hainbat animatzaile eta elkarte kideeri dei egiten diete, Eskola Inguruko Jarduerak (EIJ) animatzeko, eragile berriak eskoletara sarraraziz. Alta, EIJ-ko parte hartzaile guziek ez dituzte baitezpada erreformaren filosofia eta animazio teknikak ezagutzen. Horretarako, Uda Leku elkarteak, Euskal Kultur Erakundearekin partaidetzan, 4 eguneko formakuntza bat proposatzen du eskola inguruko jardueretako eragileeri, 2017ko otsailaren 20tik 23ra.

Datak: 2017ko otsailaren 20tik 23ra (4 egun)
Ordutegia: 9:00 – 12:30 / 13:30 – 17:00 (Ordutegia alda daiteke parte hartzaileen eskaeren arabera)
Gunea: Hazparne – Elgar Zentroa
Publikoa: Eskola inguruko jardueretako eragileak : animatzaile, ATSEM, artista eta kultura eragile, …
Hizkuntza: Formakuntza euskaraz iraganen da
Prezioa: Urririk (baina parte hartzaileen inplikazioa derrigorrezkoa da)
KASU ! 12 toki baizik !
Izen ematea derrigorrezkoa mailez 2017ko otsailaren 10a aitzin : UDA LEKU Elkartea – Amets Lahetjuzan – 05 59 55 01 25 – uda.leku@wanadoo.fr
Xehetasunak
- Izenaren emateko formularioa (Word formatuan)
- Egitaraua (PDF)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)