Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaskoiera eta euskara elkarrekin Angeluko "A mots ouverts" festibalean

Gaskoiera eta euskara elkarrekin Angeluko "A mots ouverts" festibalean

2014/06/08

Angelun antolatua den A mots ouverts festibalaren karietara, Aci Gasconha elkartea, Manex Goyhenetche Kultur Etxea, Ç-ai kolektiboa eta Euskal kultur erakundea elkartzen dira gaskoierazko eta euskarazko hitzen inguruko bertsu ibilaldi baten antolatzeko. Hitzordua ekainaren 15ean finkatua da, goizeko 11:00etan. Abiatzea Quintaou-ko merkatutik eginen da.

Hitzaren arteen inguruko A mots ouverts festibala 2014ko ekainaren 6tik 18ra iraganen da Angeluko toki ezberdinetan (Quintaou gela, Herriko Liburutegia, Barojako zalditegiak...). Hainbat emanaldi poetiko, ipuinaldi edo antzerki preziatzeko aukera izanen da festibalaren denboran.

Hala nola, ekainaren 15ean, gaskoinak eta euskaldunak elkartuko dira bi hizkuntzen arteko halako bertsu ibilaldi baten egiteko, Quintaou-ko merkaturik abiatuko dena Quintaou gelako kanpoko antzokian bururatzeko.

Konkretuki, bertsulariek, beren sentsazioen arabera, ihardetsiko diete gaskoi kantu eta musikak emanen dituzten bi okzitandar artistei.

Artistak :

Xehetasunak

Sustrai Colina eta Odei Barroso (argazkia: Maite Deliart)