Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa 2014

Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa 2014

2014/06/17

Baionako Elkar liburudendak, Elkar fundazioaren eta Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, Iparraldeko idazle gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, Gazteluma VIII. literatur sorkuntzarako burtsa antolatzen du. Deialdian edonork parte har dezake, 40 urtez petiko adina izanez gero. Egitasmoen aurkezteko azken epea: 2014ko urriaren 17a.

Bi urtetarik behin antolatua da "Gazteluma" beka.
3.000 euroko dirutza emanen zaio epaimahaiak hautatuko duen eleberria edo ipuin bildumaren idazleari.

Deialdi honetara, narratibazko lanak (eleberri edo ipuinbilduma) egiteko xedeak aurkez litezke, iparraldeko euskara batuan sortuak, beren zati bat edo osotasuna nehon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste nehongo idazlan batetik moldatuak ez direnak.

Deialdian edonork parte har dezake, 40 urtez petikoadina izanez gero.

Idazlanaren egitasmoa 2014ko urriaren 17rako helbide honetara igorri beharko da : Elkar megadenda - VIII. Gazteluma Literatur Sorkuntzarako Burtsa - San Andres plaza - 64100 Baiona.

Xehetasunak