Hatsaren Poesia 2014
Senpereko Hatsa elkarteak euskarazko olerkiaren inguruko Hatsaren Poesia eguna antolatzen du 16. aldikotz. Hitzordua apirilaren 6an finkatua da, Senpereko Larraldean.

Eguneko egitaraua :
- 16:00 : Hatsaren Poesia 2014 liburuaren aurkezpena
- 17:00 : Idazleen Olerki irakurketa eta Hatsaren olerki bustiak 2014 bideo poetikoa
Bestalde , aurten ere, 4. aldikotz, Olerkarien eguna ospatuko da. Nor nahik, apirilaren 5a eta ekainaren 30a artean, egitura dezake olerki ekitalditxo bat, nun nahi ,pertsonalki edo bere lagunekin.
Hatsa elkarteak lotura bat egingo luke Olerkarieneguna-ren blogearen bitartez. Ekimen honi hastapen bat emateko, apirilaren 5ean proposatua da inguruko poesizale guzieri elkarretaratze bat Larraldean arratsaldeko 5etan. Jadanik bi bideo poetiko proposatuak dira, eta olerkizale zonbeitek olerkiak irakurtuko dituzte.
Xehetasunak
- Hatsa elkartea : 05 59 54 11 43 / olerkibilduma@sfr.fr
- http://olerkarieneguna4.blogspot.fr
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)