Helduentzako euskara kurtsoen sartzea

2015/09/15

Euskara praktikoa lemapean, AEK denboraldi berri bat hasteko prest da. Iparraldeko 15 gau eskolek osatzen duten sarearen bitartez, Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeak urtean zehar modulo eta formakuntza desberdinak proposatuko ditu euskara ikasi edo hobetu nahi duten helduei zuzenduak. Klaseak urriaren 5ean hasiko dira.

Helduentzako euskara kurtsoen sartzea

Izena emateko permanentziak irailaren 14tik hasi dira Ipar Euskal Herriko Gau Eskola guzietan eta 30a arte iraunen dute.

15 Gau Eskolek klaseak antolatuko dituzte 20 herri desberdinetan, hasierako mailatik C1 mailaraino, EGA-ren prestaketa ahantzi gabe. Interesatua den pertsona orok, Gau Eskola bakoitzeko informazioa eskuratzen ahalko du www.aek.eus webgunean eta zuzenean izena ere ematen ahalko du.

Aipatzekoa da ere, usaiako modulazioez gain, AEK-k formula konbinatuak eskainiko dituela aurten. Hala nola, astean kurtso bat eta 2 aste ikastaldi edota astean kurtso bat eta internet bidezko etxeko lanak.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)