Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ikerketa bat Frantzia mailako euskal zinearen beharretaz eta hedapen perspektibetaz

Ikerketa bat Frantzia mailako euskal zinearen beharretaz eta hedapen perspektibetaz

2014/10/24

Anitz hobetu baldin bada ere, euskal zinearen hedapenak oztopo asko pairatzen ditu oraindik. Arrangura horiei alternatiba batzu proposatu nahiz, Euskal kultur erakundeak ikerketa misio bat galdegin dio Caline Oscaby andereari. Lan horren emaitzak 2014ko urriaren 17an aurkeztuak izan dira. Sarean kontsulta daitezke.

Euskal kultur erakundearen sostenguarekin eta ipar Euskal Herriko zinegela gehienen parte hartzearekin Atalante zinegelak antolatu Aitor Merino-ren Asier ETA biok filmaren banaketa esperimentazio arrakastatsuak erakutsi du lurralde honetako ikusleek interesa badutela euskal zinearentzat. Halere, hedapenak oztopoak topatzen ditu, bai eta hainbat galdera sortarazten ere. Gure xedea alternatiba batzu aurkitzea da, gero eta aberatsagoa den filmografia horren ustiatzeko asmoz.

Egoera honi erantzuteko eta euskal zinearen hedapenaren egituratzea hobeki laguntzeko, EKE-k ikerketa misio bat galdetu dio zinemaren hedapen eta ekoizpen sailetan berezitua den Caline Oscaby andereari. Lan hori, EKE-k euskal kultura sostengatzeko daukan misioaren barnean kokatzen da, bai eta bere ingenieritza eta egitasmo egituratzaileendako obragintza misioen karietara ere. Emaitzak 2014ko urriaren 17an ezagutzera emanak izan dira Hendaia Film Festibalaren karietara. Ondotik, trukaketa une bat izan da lurraldeko zinema-jabeen, departamenduko ordezkarien eta EKE-ko ordezkarien artean.

Gehiago jakin