Hemen zaude: Hasiera Albisteak Imanolen kantuen bertsio lehiaketa

Imanolen kantuen bertsio lehiaketa

2012/09/20

Euskadi Irratiak eta Imanol Oroituz taldeak Imanolen omenezko bertsio txapelketa antolatzen dute. Epaimahaiaren saria, "Euskadi Irratiak 30 urte" izenekoa, 2.000 eurokoa izanen da eta entzuleen saria 1.000 eurokoa. Kantuak urriaren 10a aitzin helarazi behar dira.

Lehiaketaren helburua Imanoli omenaldi ttikia eskaintzea da. Disketxe batekin kontraturik ez duten Euskal Herriko talde eta bakarlari guziei irekia da.

Hautaketa prozesua: Epaimahaiak eskuratuko diren kantu guziak entzun ondoren, hautaketa bat eginen du. Kantu horiek, Euskadi Irratia atarian ezarriak izanen dira eta gustukoenari botoa eman ahal izanen zaio. 2 kantu bozkatuenak urriaren 29an jakinaraziko dira eta finalera pasatuko dira. Bestalde, epaimahaiak beste 3 kantu hautatuko ditu finalera igarotzeko. Finalera pasatuko diren 5 taldeek azaroaren 11n Lugaritzeko Imanol Lartzabal joko dute zuzenean. Emanaldi horretan epaimahaikideak izanen dira eta, zuzeneko horretan oinarrituta, Euskadi Irratiak 30 urte eta Imanol oroituz taldeak antolatutako bertsio lehiaketaren bi irabazleak zein izango diren erabakiko da. Finala Euskadi Irratiak grabatuko du, eta irratian emitituko du.

Sariak: Epaimahiaren saria, "Euskadi Irratiak 30 urte" izenekoa, 2.000 eurokoa izango da. Entzuleen saria 1.000 eurokoa. Talde edo bakarlari bakoitzak 2 abesti bidali beharko ditu. Imanolek berak kantatutakoen bertsioak izango dira, era librean. Horretarako, Youtubera igo beharko da kantu bakoitza. Esteka ei30@eitb.com helbidera bidali beharko da. Kantuak igortzeko epea urriaren 10ean finkatua da.

Xehetasunak :