Hemen zaude: Hasiera Albisteak Informazio eta sensibilizazio saioen inguruko inkesta

Informazio eta sensibilizazio saioen inguruko inkesta

2012/11/04

2012ko urtean zehar informazio eta sensibilizazio saio desberdinak antolatu ditu Euskal kultur erakundeak elkarteak sozial eta legegintza mailako aldaketei aurre egiten laguntzeko. 2013ko saio horien egitaraua osatzeko, inkesta bat zabaltzen du EKE-k kultur eragileen informazio beharrei ahalik eta hobekien egokitzeko. Parte hartu!

Euskal Kultur Erakundeak elkarteak laguntzea proposatzen du informazio eta sensibilizazio saioak antolatuz. Saio horiek, gaiaren araberako formatzaileek animatuko dituzte. Formakuntza horien ontsa prestatzeko, eta elkarteen eguneroko beharrei ongi erantzuteko, galdeketa bat zabaldua da ondoko formularioaren bidez, azaroaren 25a arte. Helaraziko diren emaitzen arabera, kittorik izanen den formakuntza sail bat osatuko du EKE-k 2013. urterako.

Xehetasunak

EKE-k antolatu formakuntza bat bilera kudeaketaren inguruan, 2012ko irailean (argazkia: M.Dupuy - EKE)