Hameka Karrikako arteen eta euskal antzerkiaren Fabrikak eta Euskal Kultur Erakundeak Iparraldeko euskal antzerki talde amaturrendako deialdi bat abiatzen dute elgarrekin. Helburua Iparraldeko antzerki amaturraren sorkuntza laguntzea da taldeko kideei eta sortzaileei lan baldintza egokiak eskainiz material profesionala duen gela batean. Egitasmoak aurkezteko azken epea: 2016ko apirilaren 5a.
Argazkia: EKE
Deialdiaren helburua
Iparraldeko antzerki amaturraren sorkuntza lagundu taldeko kideei eta sortzaileei lan baldintza egokiak eskainiz material profesionala duen gela batean.
Eginbeharrak
Iparraldeko antzerki taldeei edo kolektiboeri zuzendua da.
Antzerkia euskaraz emana izan beharko da.
Jatorrizko obra bat, jadanik agertu testu bat edo itzulpen bat izan daiteke.
Antzerkiaren inguruko egitasmo mota guziak kontutan hartuak izanen dira.
Zuzendari artistiko euskaldun eta esperientzadun batekin lan egin beharko da egonaldiaren garaian.
Hautagaitza
Egitasmoak txosten moldean aurkeztuak izanen dira, edukin hauekin:
egitasmoaren aurkezpen zehatza antzezpen asmo batekin
taldearen aurkezpena
zuzendari artistikoaren aurkezpena
produkzio aurrekontu bat
behar teknikoak
Hautaketarako irizpideak
Egitasmo bat atxikia izanen da urteka
Desmartxa artistikoaren berritasuna, zorroztasuna eta egitasmoaren egingarritasuna oinarrizko irizpidetzat izanen dituzte egitura antolatzaileek hautuarendako
Deialdiaren egutegia errespetatzea derrigorrezkoa da
Ekarpenak
Euskal Kultur Erakundea eta Hameka Karrikako arteen Fabrika egiturek egitasmoaren egingarritasuna lagunduko dute:
Dirulaguntza: 3000 euro
10 bat eguneko sorkuntzako egonaldia Harri Xuri Luhusoko kulturgelan :
Aretoa
Harrera teknikoa
Material teknikoa
Ikuskizunaren programazioa Hamekan
Egutegia
Hautagaitzen epea: 2016ko apirilaren 5a
Egonaldiaren datak Luhuson: 2016ko uztailaren 4a eta 24a artean