Iparraldeko soinuak Soinumapa egitasmoan
Soinumapa.net egitasmoak, Euskal Herrian egin soinu grabaketen bilduma bat eskaintzen du interneten, denen eskura. Badu orain zonbait urte ARTegia elkartea dinamika horren partaide dela. Azkenaldian, Iparraldeko hiri eta herrietako ingurumena biltzen hasi da Euskal kultur erakundearen laguntzarekin.

Soinumapa.net proiektua fonografian oinarritua da, erran nahi baita gure ingurameneko soinuen grabaketetan eta entzunaldietan. Sarean entzugai diren beste mundu osoko soinu mapa ainitzek bezala, Soinumapa.net-ek, Euskal Herrian egin entzuteko dokumentu bilduma bat proposatzen du interneten. Besteak beste, entzugai dira hirietako soinuak, naturakoak, musika eta kantuak, haizearen harrabotsa, urarena, animalien garrasiak, jendearen botzak.... Soinu guzi horiek entzun daitezke, bai eta telekargatu ere, eta nahi duenak bere soinuak partika ditzake.
Soinumapa.net, Audiolab elkarteak kudeatzen du. Bada urte batzuk ARTegia elkartea berekin ari dela lanean. Azken denboretan, EKE-ren laguntzarekin, elkarteak Iparraldeko hiri eta herrietako ingurumena grabatu du. Lan horren lehen emaitzak sarean dira jada.
Baiona - musika kontserbatorioa
Baionako Seminario ohiaren baitan, non 1975az geroz kokatua den musika kontserbatorioa, hautematen den giroa. Leihoak handi zabalik dira, eta nota batzu eskapatzen dira kurtsoetatik. Hurrunean, buraso batzu elketan ari dira, bai eta haur batzu jostetan, barneko korraleko giro eztian.Txirrinak jotzen du. Bi orenak dira...
Entzun soinua
Angelu - Agate deuna ikastolan
Eskolako jostagunean, aita-amak haien xerka jinak direla eta, haurrek Agate deunaren mezperan kantatu ohi diren koplak kantatzen dizkiete. Lurrean joka ari dira makilekin, kantuaren erritmoaren markatzeko. Bapatean, egun bukaerako txirrinak jotzen du…
Entzun soinua
Angelu - berinezko trinketea
Xare entrenamendu bat iragaiten da Haitz Pea kirol guneko berinezko trinketean. Zapata zolak kirriskatzen entzuten dira. Pilotak punpa egiten du berinezko paretan, zurezko taulan eta murruetan...
Entzun soinua
Mendikota - trinketean
Pala lehiaketako finala bat iragaiten da (gomazko pilota, bigarren multxoa gehituen kategorian). Zurezko taula azpitik, publikoak partida segitzen du.... Gotainek partida galtzen du Lekunberriren kontra...
Entzun soinua
Urruña – ihauteriak
Ihauteriak herriko karriketan gaindi ibiltzen dira, Joaldun eta Kaskarrotekin…
Entzun soinua
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)