Jarraikitze laguntza elkarte eta artistentzat: inkesta bat
Euskal kultur erakundeak eta Akitaniako DLA dispositiboak hiruzpalau informazio gaualdi eta gai jakin baten inguruan 10 egitura bilduko dituen laguntza kolektibo bat antolatuko dituzte 2014an. Horien egitaraua prestatzeko kontsulta bat zabaldu dute kultur eragileen iritziak biltzeko.

Bere misioaren arabera, Euskal kultur erakundeak ipar Euskal Herriko kultura eragileen laguntzen segituko du aurten ere : elkarteak, artistak, lurralde elkargoetako langileak… Bere zerbitzua hobetzeko asmoz, EKEk eta Akitaniako DLA dispositiboak hiruzpalau informazio gaualdi eta gai jakin baten inguruan 10 egitura bilduko dituen laguntza kolektibo bat antolatuko dituzte. Izen-emateak urririk dira.
Kultur eragileek posible dute adieraztea zer gai landu nahi duten aurten. Gai bat baino gehiago hauta dezakete.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)