Jean-Louis Davant pastoralaz mintzo Baionan

2013/09/03

Irailaren 6an, 18:30etan, Jean-Louis Davant Xiberoko pastoralaz eta bereziki berak idatzi aurtengo "René Cassin" pastoralaz mintzatuko da Baionako Euskal Museoan. Euskal kultur erakundeak eta Tuntuna elkarteak antolatu mintzaldia hau euskaraz izanen da, frantseseko itzulpenarekin.

Jean-Louis Davant pastoralaz mintzo Baionan
Jean-Louis Davant (argazkia: JC Broca - EKE)

Jean-Louis Davant Iratzabal idazle, olerkari, bertsolari, pastoral idazle eta euskaltzaina da. Olerki eta Historia liburu andana idatzia ditu eta Xiberutar kulturari sakonki lotua da. Pastoral zonbaiten idazle (Antso Handia, Aguirre Presidenta, ...),  uda honetan Sohütan bi aldiz emana izan den eta irailaren 15ean azken aldiz Baionan ikusten ahalko den René Cassin pastorala aipatuko digu Baionan. Pastoralak, René Cassin baiones famatuaren bizia kondatzen du. Besteak beste, Giza eskubideen deklarapenaren idazleetariko bat izan zen 1948an.

Mintzaldiaren artetik, Buhaminak taldeak eta Tuntuna (Baionan Kantuz-eko antolatzailea) elkarteak pastoraletako kantu batzu emanen dituzte.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)