Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kalakan Amaia Hennebutte idazlearekin

Kalakan Amaia Hennebutte idazlearekin

2017/10/26

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren zazpigarren edizioaren karietara, Amaia Hennebutte hautatua izan da. Egunotan, idazlea Hendaiako etxe famatuan da haur eta gazteei zuzenduriko eleberri baten idazteko. Azaroaren 2an, 18:00etan, topaketa bat antolatua da bere lana aipa dezan. 

Aurten deialdiaren 7. edizioa da, hiru erakundeen arteko partaidetzan: Euskal Kultur Erakundea, Euskal Idazleen Elkartea eta NEKaTOENEa, Euskal Itsasbazterreko IEZIren sorkuntza arloa dena. 

Aldiro, urtero, idazteko modu bat, estilo bat, pertsona ezberdin bat. Oraingo honetan Amaia Hennebutte idazlea da Nekatoenean instalatua dena.

Bere hitzetan, « haur poesia aldarrikatu, asmatu eta plazaratu » nahi du. Haurrentzat, bai, baina idazleak esaten digu sortuko dituen bildumetan 103 urte arteko « gazteak » hartuko dituela kontutan …

Azaroaren 2ko topaketan, Amaia Hennebutte-k egonaldi denboran egiten duen lana ezagutzeko parada izanen da. 

Amaia Hennebutten nondik norakoa

Lanbidez irakasle, idazle, ikusgarri-sortzaile, marrazkilari, hitzen malabarista ere ... haurrengandik gertu izan dena eta sinesten duena txikienek ere poesia merezi dutela, ongi barneratzeko gai direla. Liburu andana argitaratua eta Euskal Herriko zoko guzietan hainbat ikusgarri eskaintzen duena. Lehen urratsa eman dugu, hautaketarena, beste idazleren artean Amaiaren proposamenak kalitate eta fineziaz betea dela frogatu du. Hautaketa egin ondotik, Amaia etorriko zaigu bisitan uda honetan elkarrekin udazkeneko data zehatzak finka ditzagun. Urria eta azaroaren artean lau asteko egonaldia egingo du Abadiako Eremuan. 

Xehetasunak

Argazkia : Xan Aire - EKE