Otxote Festibalaren 12. edizioa Kanbon
2014ko maiatzaren 2 eta 3an, 12. Otxote festibala ospatuko da Kanbon. Bi egunez, ipar eta hego Euskal Herriko sei otxote arituko dira herriko elizan. Txartelak Kanboko turismo bulegoan salgai daude jadanik.

Egitaraua
Maiatzaren 2an, ostiralez
Irekitzea: Urruñako Tximi-Txama gazte otxotea.
Ondotik, ondoko otxoteak:
- Ertizka (Añorga)
- Adixkideak (Arrangoitze)
- Coro Easo (Donostia)
Maiatzaren 3an, larunbatez
Irekitzea: Tximi-Txama (Urruñako gazte otxotea)
Ondotik, ondoko otxoteak:
- Gaztelupe (Donostia)
- Voces Graves (Iruñea)
- Lurra (Bordele)
Kanboko Otxote festibala Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatua da.
Xehetasunak
- Kanboko Otxote Festibala
- Kanboko Turismo Bulegoa : 05.59.29.70.25
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)