Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Katalina de Erauso" pastoralaren lehen emanaldia Baionan

"Katalina de Erauso" pastoralaren lehen emanaldia Baionan

2016/05/30

2016ko ekainaren 5ean, "Katalina de Erauso" pastoralaren lehen emanaldia iraganen da Baionan. Maite Berrogain Ithurbidek idatzi du Donostiako "militar serora"-ren bizia ardatz daukan pastoral hau. Hitzordua 15:30etan finkatua da Lauga gelan.

2013an Donostia hiria Europako Kultur hiriburu izendatu berrian, solasak hasi ziren Donostiako arduradunekin eta Maite Berrogain Ithurbide idazlearekin, 2016ko pastoralaren obratzeko ideiarekin. Horren ondorioz, elkartearen eta pastoralaren muntatzeko lanak hasi ziren, 2016an Baionan eta Donostian hunen emaiteko helburuarekin.

Hona ekainaren 5eko egunaren egitaraua :

  • 10:30 : desfilea San Izpiritun, Laugan eta Merkatuan
  • 12:30 : bazkaria eta eta taloak
  • 15:30 : Katalina de Erauso pastorala
  • 19:00 : taloak, ostatua eta musika

Sartzeak salgai Baionan (Turismo Bulegoan eta Elkar megadendan), Donibane Lohitzunen (Turismo Bulegoan), Hazparnen (Xuriatea ostatuan), Donibane Garazin (Kukuxka saltokian), Maulen (Turismo Bulegoan)

Bigarren agerraldia 2016ko irailaren 3an iraganen da Donostiako Victoria Eugenia antzokian

Euskal kultur erakundea partaide da.

Xehetasunak