Euskal kultura familian gozatzeko gertakari proposamenak
Ipar Euskal Herriko euskarazko irakaskuntza sareekin partaidetzan (Seaska, Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak), euskal kultura familian gozatzeko proposatzen ditugun zonbait hitzordu agertuko dira hemendik aitzina gure agendan sortu berri dugun "Kultura familian" atalean. Laster gainera newsletter berezi baten bidez hedatuko da agenda hori.

Ipar Euskal Herriko euskarazko irakaskuntza sareek (Seaska, Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak) Euskal kultur erakundeari proposatu ideia batetik abiatu da "Kultura familian" agendaren sortzea.
Hutsune baten betetzea zen nahia, eskas baitzen sare horietan ibiltzen diren gurasoei eta familiei euskal kultur gertakarien berri emateko agenda bateratua.
"Kultura familian" izenburuak dioen bezala, haurrak eta gurasoak biltzen ahal dituzten hitzorduak ditu aitzinean ematen, euskaraz biziko diren uneak.
Ondoko asteetan newsletter batek osatuko du zerbitzu hori. Horrela aitamak harpidetzen ahalko dira agenda e-postaz eskuratzeko.
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)