Gure neguko eta inauterietako ospakizunak ulertzeko baliabideak

2025/11/04

Thierry Truffaut antropologoarekin lankidetzan, neguko eta inauterietako Euskal Herriko ohiturei buruzko atal berri bat estreinatu du Euskal kultur erakundeak atari honetan. Gaiari buruzko hainbat baliabide eman nahi ditu agerian. Ondoko hilabeteetan eduki ekarle desberdinek egin ekarpenez aberastuko dugu.

Gure neguko eta inauterietako ospakizunak ulertzeko baliabideak
© Matiu Bordato

Euskal Herri guzian, urtero, negu minean, jende anitzek galtzeko bidean ikusten zituzten tradizio andana bat bizitasun harrigarriz berriz indartzen ari dira.

Bizitasun horren sustatzeko, Elkar argitaletxeak argitaratu Thierry Truffaut eta Patxi Beltzaiz-en "Ilunpetik argira, Ihauteri" liburuaren argitaratzearen karietara, transmisioaren beharra ardatz nagusietarik bat bezala agertu da.

Helburu honekin du Euskal kultur erakundeak gai horri buruzko atal bat plantan eman bere webgunean. Sareko txosten horren xedea dokumentazio eta informazio behar ezberdinei erantzutera entseatzea da.

Denborarekin aberastuak izanen diren bost atal kontsultagarri dira jadanik baita ere gaikako bilaketa baten egiteko bilduma.

Ihauteriak Urruñan (2008) - Thierry Truffaut
Otoi onartu estatistika eta marketin-cookieak bideo honen ikusteko. Gehiago jakin

Besteak beste Thierry Truffaut-k 2000 urteetan, batez ere Lapurdiko hainbat herritan, egin dokumental etnografiak hasi gara zintzilikatzen.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)