Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kultura ohituren inkesta Euskal Herrian

Kultura ohituren inkesta Euskal Herrian

2018/07/24

Eusko Jaurlaritzak galdeturik, eta Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, SIADECO lantegiak herritarren kultura ohiturei buruzko inkesta eginen du Ipar Euskal Herrian ere. Euskal Herri mailako inkesta honek, guti gora behera 5 astez iraunen du irailaren 17tik goiti hasirik. Inkestagileek telefonoz galdezkatuko dituzte herritarrak.

Inkestaren helburua herritarren kultura praktika et kontsumoari buruzko ikerlan baten egitea da.

Jorratuko diren gaiak, besteak beste:

  • Astialdia (denbora librearen erabilera)
  • Kultura-ingurunea haurtzaroan
  • Kulturarekilako jarrerak eta balioak
  • Kulturari buruzko informazioa eta jakintza
  • Kultura praktikak euskaraz
  • Kontsumoa (arte eszenikoak, musika eta kontzertuak, zinema eta ikus-entzunezkoak, bideo-jokoak, liburutegiak, liburuak,museoak eta kultura-ondarea, komunikabideak)
  • Parte-hartze aktiboa (elkartegintza, amatur mailako praktikak...)
  • Praktika numerikoak

Xehetasunak

Ikus ere