Mikel Laboa ohoretan Angelun
Mikel Laboa kantari eta musikari enblematikoa ohoretan ezarria izanen da Angelun, bi gertakariren bitartez : bere obrari buruzko Laboa gertutik erakusketa interaktiboa, otsailaren 14tik 28ra Quintaou liburutegian aurkeztua izanen dena, eta Zazpi aldiz elur musika ikusgarria Tanttaka Teatroa antzerki taldeak Quintaou Antzokian eskainiko duena martxoaren 26an. Euskal kultur erakundea partaide da.

Euskal Herriko Unibertsitateak ekoiztu Laboa gertutik musika instalazioa otsailaren 14tik 28ra ikusten ahalko da Angeluko Quintaou liburutegian. Ordenagailu bati konektatu teklatu bati esker, bisitariak Mikel Laboaren (1934-2008) ahotsa entzuten ahalko du. Horrez gain, euskal kantari ospetsuaren kontzertu zatiak edo telebista emankizunak ikusten ahalko dira tableta batzuetan.
Erakusketa bisitatzeko sartzea urririk da.
Ordutegiak :
- Asteartea, asteazkena, ostirala, larunbata : 10:00-12:00 / 14:00-18:00
- Osteguna : 10:00-13:00
Bestalde, erakusketaren inguruan bisita gidatu elebidunak antolatuak izanen dira otsailaren 14 eta 21ean, arratsaldeko 15:30etan.
Aipatzekoa da ere, martxoaren 26an Ttanttaka Teatro antzerki taldeak Mikel Laboaren omenezko Zazpi aldiz elur antzezlana eskainiko duela Quintaou Antzokian, Mikel Laboa ezagutu duten artista andana baten presentziarekin.
Xehetasunak
- Euskal kultur erakundea : 05 59 93 25 25
- Angeluko Mediateka
- Euskal Herriko Unibertsitatea
- Scène Nationale Bayonne Sud-Aquitain
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)