Maiatz-en 30. literatur solasaldiak Baionan

2014/05/09

2014ko maiatzaren 13 eta 14an, Maiatz elkarteak 30. literatur solasaldiak antolatzen ditu Baionako Euskal Museoan. Liburu aurkezpen eta solasaldi ezberdinetaz gain, bi arratsetan ikusgarri irakurketa elebiduna izanen da.

Maiatz-en 30. literatur solasaldiak Baionan

Egitaraua

Asteartea maiatzaren 13a

  • 18:30 : Maiatz 58 literatur aldizkariaren aurkezpena
  • 19:00 : Memoria historikoaz mahain ingurua Emilio Lopez Adan eta Paulo Iztuetarekin. Eric Dicharry aurkezle.
  • 20:30 : Itxaro Bordaren poema irakurketa elebiduna Maika Etxekopar eta Mylene Charrier-ekin.

 

Asteazkena, maiatzaren 14a

  • 18 :30 : Gogoetak Xipri Arbelbide-ren liburuaren aurkezpena
  • 19:00 : Libertitzeaz Antton Lukuren liburuaren aurkezpena eta solasaldia antzerkia eta toberen inguruan. Nora Arbelbideren aurkezpena.
  • 20:30 : Ogella Line Itxaro Bordaren poema errezitaldi elebiduna, bera eta Mylene Charrier-ekin. Xabi Strubell gitarran eta Bruno Aguerre-ren pintura performantza.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)