"Musikari" elkartearen deia Ipar Euskal Herriko musikari guziei
"Musikari" elkartea Euskal Herriko musikarien gaur egungo egoera isladatzeko eta hausnarketarako topaleku bat izateko asmoz berpiztu zen 2013an. Eztabaidarako lekua, esperientzien berri emateko topagunea eta gizartearen aitzinean lanbide honen gorabeheren bozgoragailu lanak egitea ditu helburutzat, besteak beste. Ipar Euskal Herriko musikari guziak gomitatuak dira elkartearen aurkezpenera apirilaren 5ean Uztaritzen, 10:00etan Kiroletan.

Elkarteak proposatzen dituen zerbitzuen artean ondokoak aipa daitezke:
- Fakturazio zerbitzua ; gaur egungo musikarien lan egoera eta baldintza profesionalei erantzuna emateko.
- Elkarteko bazkideen lanaren sustapena eta promozioa elkarteak jada kudeatzen dituen baliabideak erabiliz. Web orria, sare sozialak, azoka desberdinetan parte hartzea eta jarduera kulturaletan presentzia eta abar.
- Prestakuntza Master Classak eskaintzea.
- Kultura arloko beste elkarteekin harremanak sustatzea, elkarlanaren bidez musika arloko eta gainontzeko esparruen arteko proiektuak kudeatzeko.
2014ko apirilaren 5ean Uztaritzen (Kiroleta - Eskuz esku gela) 10:00etan eginen den aurkezpen bilkurara Ipar Euskal Herriko musikari guziak gonbidatuak dira, edozoin generotan murgildurik ere (musikari amaturrak, karrikako musika, txaranga, kantariak, folk musikatik musika klasikoa arte, dantzaldi taldeak, rock taldeak, Jazza...).
Gehiago jakin
- Musikari elkartearen aurkezpen laburra (zerbitzuak, 2014ko egitasmoak...) - PDF
- Musikari elkartea
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)