Hemen zaude: Hasiera Albisteak Nafarroako Arteen Merkatua eta Profesionalen Topagunearen 3.edizioa

Nafarroako Arteen Merkatua eta Profesionalen Topagunearen 3.edizioa

2019/06/20

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatua eta Profesionalen Topagunearen 3.edizioa ospatuko da aurten, azaroaren 20,21 eta 22an, Iruñan. Edizio hau, berriz definitua, berrikuntzez josia alor artistikoan zein profesionalean, eta programazioaren antolakuntzan ere, berritua datorkigu. Besteak  diziplina artekoak eta hibridoak diren proposamen artistikoak identifikatzeko eta erakartzeko deialdi bat antolatua da 2019ko agorrilaren 3a arte. Arreta handiz begiratuko zaie Akitania-Berria eskualdetik iritsiko diren proposamenei.

Deialdia 2019ko agorrilaren 3a arte eginen da www.948merkatua.com webgunearen bidez, diziplina artekoak eta hibridoak diren proposamen artistikoak identifikatzeko eta erakartzeko.

Aukeraketa aditu independenteen batzorde batek egingo du.

Proposamenek baldintza hauek bete behar dituzte: diziplina artekoak izatea eta hala dela frogatu ahal izatea; artistak edo sortzaileak kontratatzeko moduan egotea eta 2019ko azaroaren 20an eta 21ean eskuragarri egotea; dagoeneko eginda eta zabalkunde eta/edo merkaturatze fasean dauden lanak izatea.

Gehiago jakin