Olerkariei deialdia "Hatsaren Poesia 2015" liburuarentzat

2015/01/16

Senpereko Hatsa elkarteak dei egiten die olerki bat edo gehiago "Hatsaren Poesia 2015" olerki bilduman agertarazi nahi duten idazle guziei. Helduen ekarpenak berantenaz 2015ko urtarrilaren 31ko egin behar dira, eskoletako haurrenak aldiz otsailaren 22ko.

Olerkariei deialdia "Hatsaren Poesia 2015" liburuarentzat
Argazkia: EKE

Hau da idatziak igortzeko baliatu beharreko helbidea : Hatsa elkartea. Oxtikenea 64310 Senpere edota emailez olerkibilduma@sfr.fr

Olerku guziak baldintza eta banaketarik gabe liburuan publikatuak izanen dira apirilaren 12ko Hatsaren Poesia egunaren karietara.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)