Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ondarea eta sorkuntza: gogoeta aitzina doa

Ondarea eta sorkuntza: gogoeta aitzina doa

2015/02/25

Joan den urtarrilaren 24an, Senpereko Larreko gelan, hogeita hamar bat pertsona bildu ditu EKE-k "Sorkuntza & ondarea" gaiaren inguruan antolatu topaketak. Arratsaldea bost sorkuntza eramaileren ekarpenarekin hasi da eta talde lan batekin bururatu. 2015eko ekainaren 27an segida emana izanen zaio gogoetari.

Euskal Kultur Erakundea gogoeta batean sartu da ondare kulturala inmaterialari buruz. Gai honek gure lurraldean duen erran nahia eta oihartzuna zilatzeko, Terexa Lekumberriren inguruan bildu den lantaldeak ondarea eta sorkuntza garaikidearen arteko lotura hurbilagotik aztertzea erabaki du.

Helburu honekin, 2014ean sortu diren bost emanaldi artistiko hurbilagotik segitu ditu, lotura hori nola gauzatzen den ulertu nahian. Sorkuntza horiek ziren 0101 Elirale et Lagunarte konpainien eskutik, Neokotilun Bardozeko KSI-k emanik, Urruñako Zintzarrotsak Berttolik antolaturik, Zelda Zarena Zarelako konpainiak dantzaturik eta Barbau Hamalau Hebentik-ek eskainirik.

Segipen honetan, Denis Laborde etnologoaren laguntza ukan du lantaldeak eta lehen emaitzen berri emateko, arratsalde bat antolatua izan da 2015eko urtarrilaren 24an Senpereko Larreko gelan. Gai honetaz interesatuak ziren hogoita hamar bat pertsona hurbildu dira hor (Euskal kultur erakundeak sorkuntza batean engaiatuak ziren eragileak - edozein obra edo gertakari sorkuntzan - gomitatu zituen). Arratsaldea bost sorkuntza horien eramaileen ekarpenarekin hasi da eta talde lan batekin bururatu.

Eztabaida aberatsak atera dira hor eta segida baten ematea erabaki da heldu den ekainaren 27an. Besteak beste, Denis Labordek bere ikerketaren bilduma bat aurkeztuko du karia hortara eta sorkuntza eta transmisioaren gaiak aipatuko dira. Informazio gehiago zabalduko da ondoko hilabeteetan.

Xehetasunak

Sortzaile batzuen ekarpenak (2015-01-24)