Frank Suarez
2023/01/06
Hogei bat kultur eragile bildu ziren 2015eko ekainaren 27an Uztaritzeko Lapurdi gelan "Ondarea & Sorkuntza" gaiaz solastatzeko. Gogoetaldia hasi zen Denis Laborde etnologoaren hitzaldi aberatsarekin. Ondotik, parte hartzaileak hiru tailerretan banatu ziren. Denis Laborden hitzaldia baita taldeen ekarpenen bildumak sarean dira.
Euskal kultur erakundeak kultur ondare inmaterialaz gogoetaldia abiatua du, bereziki ondarea eta sorkuntza garaikidearen arteko loturaz Euskal Herrian.
Karia hortara, 2014ko bost sorkuntza segituak izan ziren hurbiletik, sortze prozesutik estreinaldiaraino, hobeki ulertzeko nola sortzaileek tradizioa galdezkatu duten beren sorkuntza desmartxan. Denis Laborde etnologoak urrats horiek segitu zituen eta 2015eko ekainaren 27an, ordu batez, bere analisiak plazaratu.
Gogoetaldian parte hartzen zutenak hiru tailerretan banatu ziren, gai nagusi batzuen arabera: