Oskorri Kantatuz Izpuran

2014/01/07

2013ko urrian Aldudeko eliza bi aldiz bete ondoan, oraingoan Oskorri Kantatuz kantaldia Izpurako Faustin Bentaberri gelan preziatzen ahalko da 2014ko urtarrilaren 12an, 15:30etatik goiti. Bertan, Euskal Herriko kantari eta talde andana batek bizkaitar talde famatuaren kantuak bere moduan eskainiko dituzte. Kontzertua, Irulegiko Irratiaren alde antolatua da.

Oskorri Kantatuz Izpuran

Izarrak, Lauburu, Kantiruki, Maddi Zubeldia, Aire ahizpak, Amaia Riouspeyrous, Thierry Biscary, Xendarineko ahizpak, Maitena Monaco, Magali Zubillaga, Kattalin Indaburu,  Erramun Marticorena... Joan den urrian Alduden antolatu bi kontzertu arrakastatsuetan ari izan ondoan, oraingoan Izpurako Faustin Bentaberri gelan bilduko dira Oskorri-ren omenezko bertze kontzertu baten eskaintzeko. Oraingoan ere, Nicolas Vielle, Sébastien Desgrans, Sébastien Luc eta Jean-Michel Martineau musikarien laguntza ukanen dute eta Alduden gertatu bezala, Oskorri taldeko Natxo de Felipe ere hor izanen da.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)