Otxote festibala Kanbon
2018ko maiatzaren 4 eta 5ean, Otxote festibalaren edizio berri bat antolatua da Kanbon. Bi egunez, Euskal Herri guziko sei talde gomitatu dituzte, 21:15etatik goiti elizan arituko direnak. Euskal kultur erakundea partaide da.

Bi urtetarik, Arraga abesbatzak Otxote festibal bat antolatzen du Kanboko elizan. Otxotea zortzi ahotseko koru bat da. Talde polifoniko horiek euskal kantuak a capella eskaintzen dituzte, sakratuak izan ala ez. Aurtengo berezitasuna da, bi emazte koru izanen direla.
Egitaraua
Maiatzaren 4a, ostirala, 21:15etan
- Jatorki Ahots Zuriak (emazte otxotea - Bilbo)
- Karnaba (gizon otxotea - Errenteria)
- Aizkoa (gizon otxotea - Baiona)
Maiatzaren 5a, larunbata, 21:15etan
- Bi Hotz (emazte otxotea - Angelu)
- Ozenki (gizon otxotea - Donostia)
- Oldarra (gizon otxotea - Biarritz)
Xehetasunak
- Txartelak salgai Kanboko Turismo Bulegoan : 05 59 29 70 25
- Kanboko Otxote Festibala
- Arraga abesbatza
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)