Fred Berruet
2019/07/25
2017an emana izan zaien "Etnopolo" labelaren karietara, Euskal kultur erakundea-k eta EHESS eskolak ahozkotasunari buruzko mintegi bat antolatzen dute Baionan. 2017an bi hitzaldi eta aurtengo urtarrilan beste bat iragan ondoan, ondoko hitzordua otsailaren 8an finkatua da. Egun horretan, Pierre Vilar Baionako Fakultateko Konferentzia Irakaslea Zuberoako pastoralaz mintzatuko da. Mintzaldia urririk izanen da eta deneri irekia.
Frantziako Kultura ondare immaterialaren Batzorde Nazionalak Euskal Kultur Erakundeak eta EHESS (Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola) eskolak aurkeztu partaidetzari « Ethnopôle basque - Euskal Etnopoloa » labela eman dio 2017ko urtarrilaren 12an.
Ahozko ondarea eta ondare immateriala « Ethnopôle basque - Euskal Etnopoloa »-ren ikerketa eta ekintza gaietarik bat da. Horren karietara, 2017-2018an, EKE-k, EHESS eskolarekin partaidetzan (Georg Simmel Zentroa), zortzi hitzorduz osatzen den lehen mintegi bat antolatzen du, ahozkotasunaren gaiaren inguruan.
Mintzaldiak euskaraz ala frantsesez eginen dira, bat-bateko itzulpenarekin