Euskal Etnopoloa
Frantziako Kultura ondare immaterialaren Batzorde Nazionalak Euskal kultur erakundeak eta EHESS eskolak aurkeztu partaidetzari emandako labela da "Etnopoloa". 2017ko ekainean, hitzarmen bat izenpetua izan da Kultura ministeritza eta EHESS eskolarekin, lau urteko ekintza egitarau batentzat (2017-2021). 2021-2025 epearentzat arraberritua izan dena 2021ean.
Abiapundua
- Ahozko ondarea
Euskal Herria 2007-2013 Lurralde Hitzarmenari esker, 2007az geroz, EKE ahozko ondarearen bilketari buruzko Eleketa programan sartu da (365 lekukotasun filmatuak izan dira orain arte). Bestalde, 2011n, Pirinio-Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak numerizatu euskal soinu eta ikus-entzunezko artxiboen tratatzea onartu du. Horrela, pixkanaka-pixkanaka, erreferentzia bat bilakatzen da soinudun eta ikus-entzunezko ahozko artxiboen alorrean. - Lotura sorkuntza garaikidearekin
Ahozko ondare mailan lan eginez, EKE-k galdera hauek egiten ditu: "Jendeek eta bereziki artistek zer egiten dute tradizio horretaz? Zer atxikitzen dute? Zer botatzen? Zergatik?". 2012an, EKE-ko administralari eta lankide batzuk elkartzen zituen talde bat biltzen hasi zen, Euskal Herriko kultura sorkuntzaren erronketaz eztabaidatzeko. 2014an, Denis Laborde etnologoaren babes zientifikoarekin, bost sorkuntza egitasmoren behaketa-azterketa bat abiatu zuten. Xedea, horrelako egitasmoetan ari diren kultura eragile guzien arteko eztabaida elikatzea da. Esperientzia horrek jarraipen bat ukan zuen 2015ean, bi egun erdiz, taldeak trukaketa-lekukotasun-lan saio batentzat gomitatuz. Bestalde, 2016an, mintzaldi bat antolatua izan da "Tradizioa, egia hutsa ?" gaiaren inguruan.
Bere ekintza bi norabide horietara bideratuz (ahozko ondarea, sorkuntzari buruzko gogoeta), EKE-ri aukera berri batzuk agertu zaizkio:
- Memorioaren eta sorkuntzaren laborategi bat bilakatzea
- Kultura ekintza eta ikerketa uztartzen dituzten partaidetzak garatzea
- 2017an etnologia alorreko ikerketa eta baliabide gune bat bezala onartua izatea (Etnopoloa)
Lan-ardatzak
Euskal etnopoloa, EKE-ren eta EHESS eskolaren (giza eta sozial zientzien Georg Simmel UMR sailaren bidez) arteko partaidetza zientifiko batean oinarritzen da. Urte batzuetako ikerketa, formakuntza eta hedapen egitarau bat landu du, ondoko lau lan ardatzen inguruan:
- Ondarea & Sorkuntza (Etnopoloaren gai nagusia)
- Ahozkotasuna
- Euskal kulturari buruzko baliabide numerikoen balorizazioa
- Hizkuntza aniztasuna
Baliabideak
- Mintegien eta kolokioen bideo-bildumak
- Etnopoloaren baitan eramaten diren gogoetei buruzko dokumentuak
- Ethnopoloaren aktualitatea
- Mintegien eta kolokioen agenda