Frank Suarez
2023/01/06
Patxi Laskarai-ren "Bazterrak" argazki erakusketa uztailaren 14a arte ikusgai da Donibane Lohizuneko La Rotonde aretoan. Karia hortara, hainbat hitzordu antolatuak dira gainera. Euskal kultur erakundea partaide da.
Usaian ez baldin baditu izaki "animatuak" argazkitan hartzen ere, Patxi Laskarai-ren lanak bitxiki biziz beteak dira. Argiaren, zehaztasunaren, giza itxura eta "eraikuntzen" argazkilari honen obrek objektu eta toki animatuak, argazki baten denboran harrapatu mugimendu batzuk erakusten dizkigute.
Patxi Laskarai Nafarroa Behereko Lekunberri herrian sortu da. Ondotik, arte plastikoen inguruko ikasketak Baionan eta Pauen egin dituen argazkilari hau, Donibane Lohizunen finkatu da. Bere lan profesionalaz gain, etengabe Euskal Herriko bide eta bidexkan zehar sormen, sentsibilitate eta edertasun artistiko bila ibiltzen da.
- ekainaren 29an 17:30etan
- uztailaren 6an 17:30etan
- uztailaren 13an 17:30etan