Hemen zaude: Hasiera Albisteak "René Cassin" pastorala Baionan

"René Cassin" pastorala Baionan

2013/09/10

Sohütako bigarren emanaldian errana izan zen bezala, "René Cassin" pastorala Baionan, hots süjetaren sorterrian emana izanen da azken aldikotz. Emanaldia irailaren 15ean iraganen da Lauga gelan.

Zortzi hilabetez lanean aritu ondoan, René Cassin pastoraleko 98 jokolariek eta 17 soinulariek azken emanaldia eskainiko dute, oraingoan Baionan. Guziak goizetik hor izanen dira, 11:30etan Lauga gelatik ibilaldi baten egiteko Herriko Etxeraraino eta ondoan kokatua den Nobel sariaren sortetxean, omenaldi baten egiteko.

Pastorala arratsaldeko 15:30etan hasiko da Lauga gelan.

Eguerditan eta astirian, Baionako Ikastolek taloak eta edariak eskainiko dituzte Lauga gelan berean.

Xehetasunak

Txartelak : 14 € (irailaren 2tik goiti) leku hauetan : Maule (Turismo Bulegoa), Donibane Garazi (Prentsa saltokia), Donibane Lohizune (Luis 14 liburutegia), Baiona (Turismo Bulegoa eta Elkar Megadenda)