Sormenaren inprobisazio txapelketa nagusia
Arteleku artea eta kultura garaikideko zentroak inprobisazioaren inguruko lehiaketa bat antolatzen du Donostian agorrilaren 3 eta 4an. Arlo desberdinetako artistak (kantariak, musikariak, idazleak,...) lehiatzera gonbidatuak dira, bertsularien modura, gai inposatu eta libreen inguruan.
![Sormenaren inprobisazio txapelketa nagusia Sormenaren inprobisazio txapelketa nagusia](https://www.eke.eus/eu/albisteak/2012/sormenaren-inprobisazio-txapelketa-nagusia/@@images/d2930af3-b5a2-444e-98a2-24b84e08c32d.jpeg)
Edozein joeratako musikari, dantzari, aktore, bertsolari, poeta, performer, idazle, artista edo pertsonak parte har dezake.
Partehartzaileek bertsolari txapelketen moldean oinarritutako ariketa batzuk gauzatu beharko dituzte:
- Binaka ofizioka (zozketa bidez bi inprobisatzaile aukeratzen dira eta hauek antolatzaileek proposaturiko gai baten inguruan inprobisatuko dute).
- Banaka puntua emanda (antolatzaileek hasiera ematen diote piezari, partehartzaileak hari horri jarraituz inprobisatu beharko du).
- Hirunaka puntuka (gai librean baina molde laburrean hirunaka egin beharreko inprobisazioa).
- Kartzelako gaia (denek gai bera izango dute bakarka inprobisatzeko).
Partehartzaileek erabiliko dituzten instrumentuak, doinuak, estiloak eta abar libreak dira. Epaimahaia: gaian adituak diren lau pertsonek osatuko dute epaimahaia.
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)