Hemen zaude: Hasiera Albisteak Taldekako Xilaba abian

Taldekako Xilaba abian

2018/10/08

2018ko urriaren 12an, lehen taldekako Xilaba bertsu txapelketa hasiko da Gameren. Abenduaren 1.ean Baigorrin iraganen den finalarekin, 14 saio izanen dira Zuberoan, Baxenabarren eta Lapurdin. 11 taldetan banatuak izanen diren 44 parte hartzaile arituko dira, horien artean 20 berri. Euskal kultur erakundea partaide da.

Lehen fasean 11 saio izanen dira, ondotik 2 finalerdi, eta azkenik final handia.

Aldiro 2 talde izanen dira kantuan, eta hirugarren talde bat epaile lanetan arituko dena entzulegoko zenbaiten lagunekin. 

Xehetasunak