XILABA Xapelketa

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko I. Bertsulari Xapelketa 2008an antolatua izan da. 2019az geroztik, Bertsularien Lagunak elkarteak, banakakoa urte bikoitietan , eta taldekakoa urte bakoitietan antolatzen du.

Xilaba 2021

Xilaba 2021 - Finalaren afitxa
Xilaba 2021 - Finalaren afitxa
Bi urtez segidan taldeka lehiatu ondotik, bakarka hasi ziren bertsulariak 2020ko udazkenean. Pandemiaren ondorioz Xilabaren seigarren edizioa bukatu gabe geratu zen hamar saiotik sei egin ondoren.

2021ean zerotik hasita antolatu da banakako txapelketa 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusirako sailkatzearen helburuarekin besteak beste. Irailaren 18an hasita 24 bertsulari 8 saiotan lehiatu dira: Aitor Servier Etxexuri, Amets Arzallus Antia, Bittor Thicoipe, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Iker Altuna, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Johaine Sarraillet, Josu Txoperena Iribarren, Karlos Aizpurua Etxarte, Kerman Diaz, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maddi Sarasua Laskarai, Maindi Murua Berra, Miren Artetxe Sarasola, Mizel Mateo, Odei Barroso Gomila, Oier Urreizti, Patxi Iriart Hiribarren, Pettan Prebende, Ramuntxo Christy, Xan Alkhat, Xumai Murua Berra.

Azaroaren 13an Donibane Lohizunen iragan finalean, Amets Arzallusek jantzi du txapela, buruz burukoan Miren Artetxerekin aritu ondoren. Ondotik sailkapenean gelditu dira hurrenez hurren Odei Barroso, Maddalen Arzallus, Patxi Iriart eta Maddi Ane Txoperena. 2022. urteko Euskal Herriko Txapelketa Nagusirako sailkatu dira Miren Artetxe Sarasola, Odei Barroso Gomila eta Maddalen Arzallus Antia. Amets Arzallus Antia eta Sustrai Colina Akordarrementeria jadanik sailkatuta zauden.

Gehiago jakin

Taldekako XILABA 2019

2019ko Taldekako XILABAren finala Izturitzen © DR
2019ko Taldekako XILABAren finala Izturitzen © DR

Bigarren Taldekako XILABA bertsulari txapelketa irailaren 20tik azaroaren 16a arte iragan zen. 9 taldetan banatuak izan ziren 34 bertsularik lehiatu ziren Xiberoko, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko hainbat tokitan. Lehiaketa irailaren 20an hasi zen Itsasun, eta aldi guziz, 2 talde lehiatuko ziren. Final erdia arte entzulegoko norbait eta beste ligaxketako bertsulariak izan ziren epaile. Hamabi saioren ondotik, finala azaroaren 16an ospatu zen Izturitzen. Maddi Sarasua, Lur Renteria, Elixabet Etxandi, Hodei Renteria eta Leire Laskaraik osatutako "Hasta La 2Toria" taldearekin lehiatu ondoren, Josu Txoperena, Miren Artetxe, Maddi Ane Txoperena, eta Gorka Artetxek osatutako "Ez Otoi Pentsa" taldea bilakatu zen bigarren Taldekako XILABA xapelaren jabe.

Xehetasunak

Taldekako XILABA 2018: formula berriaren lehen edizioa

Xilaba 2018
Xilaba 2018
Nahiz 2020an XILABA usaiazko banakako lehia izango den, 2018ko udazkenean taldeka antolatzea asmatu du Bertsularien Lagunak elkarteak parte hartzaile berriak erakartzeko.

Gai emaile eta antolatzaile andana baten laguntzarekin, 44 bertsularik 11 taldetan banaturik 14 saiotan parte hartu dute: kanporaketak urriaren 12an Gameren hasirik finala abenduaren 1an iragan da Baigorrin "Dilindan" eta "Mattin Salto" taldeen artean.

"Dilindan" taldekoek xapela jantzi diete "Mattin Salto" taldeko Pantxika Solorzano, Aitor Servier, Ellande Alfaro eta Xumai Muruari.

Mattin Salto : Pantxika Solorzano, Aitor Servier, Xumai Murua et Ellande Alfaro. Baigorri, 2018 © Beñat Soulé
Mattin Salto : Pantxika Solorzano, Aitor Servier, Xumai Murua et Ellande Alfaro. Baigorri, 2018 © Beñat Soulé
Xehetasunak

XILABA 2016: Mattin Treku gogoan

Aheztar bertsulariaren sortzearen mendeurrena kari, Xilabaren V. edizioak lematzat hartu du hunen bertsu famatua: "Xahar batentzat hamabortz gazte/ heldu direla ondotik".  

Xilaba 2016 - Afitxa (Adur Larrea)
Xilaba 2016 - Afitxa (Adur Larrea)
Xapelketa irailaren 24an hasi da Donibane Lohizunen eta ondotik bi kanporaketa eta lau finalaurreko jokatu ondoan, Baionan iragan da finala azaroaren 12an. Sustrai Colinak jantzi du Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketako xapela, buruz burukoan Amets Arzallusekin aritu ondoren. Segidan geratu dira sailkapenean Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Miren Artetxe eta Xumai Murua.

15 bertsulari: Aitor Servier, Amets Arzallus, Battitt Crouspeyre, Egoitz Zelaia, Eneritz Zabaleta, Kerman Diaz, Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua, Miren Artetxe, Nahia Sasco, Odei Barroso, Ortzi Idoate, Ramuntxo Christy, Sustrai Colina, Xumai Murua

Gai egile eta emaileak: Amaiur Lujanbio Agirre, Iban Falxa, Ihintza Ostolaza Intxausti, Joana Itzaina, Karlos Aizpurua Etxarte, Maiana Irigoien, Pantxika Solorzano, Bixente Hirigarai, Amaia Kastorene, Pettan Prebende eta Xan Alkhat

Epaileak: Eneko Bidegain, Joakin Arregi, Beñat Soulé, Erik Etxart, Lierni Elorza, Iban Thicoipe, Abel Zabala eta Zuhaitz Olazabal

Xehetasunak

XILABA 2014: Silabaz Xilaba

"Laugarren Xapelketak erakusten du bidean segitzen dugula geroz eta segurrago" zion Joana Itzaina Bertsularien Lagunak elkarteburuak 2014ko edizioa aurkezterakoan.

Amets Arzallus Euskal Herriko xapelduna gabe, 18 bertsularik parte hartu dute: Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Battitt Crouspeyre, Lur Renteria, Maddalen Arzallus, Eneritz Zabaleta, Odei Barroso, Ortzi Idoate, Mixel Etxekopar,Sustrai Colina, Xan Alkhat, Maddi Sarasua, Miren Artetxe, Xumai Murua, Ortzi Murua,Patxi Iriart, Ramuntxo Christy.

Gai-jartzaileak: Amaiur Lujanbio Agirre, Iban Falxa, Ihintza Ostolaza Intxausti, Joana Itzaina, Karlos Aizpurua Etxarte, Maia Etxart, Maiana Irigoien, Maider Etxart eta Pettan Prebende.

Baionako Lauga gelan iragan finalean, Sustrai Colinak Txomin Ezponda eskuetarik jantzi du xapela, buruz burukoa Maddalen Arzallusekin jokatu ondoren. Sailkapenean, hurrenez-hurren, Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua eta Ramuntxo Christy geratu dira.

Xehetasunak

XILABA 2012: Xapelketa, Xapel meta

Xapelketaren III. edizioaren funtsezko xedea izan, ez xapeldun bat izendatzea, baizik eta "xapel meta" bat parte hartuko duten 16 bertsulariei, gai egile eta emaileei, epaileei, eta ere hurbilduko diren jendeei banatzea.

Bertsulariak: Amets Arzallus, Odei Barroso, Sustrai Colina, Eneritz Zabaleta, Murua azkaindar familiako hiru anai-arreba (Maindi Murua, Ortzi eta Xumai), Gilen Hiribarren, Xan Alkhat, Ramuntxo Christy, Bixente Hirigarai, Egoitz Zelaia, Battitt Crouspeyre, Ortzi Idoate, Maddi Sarasua eta Madi Ane Txoperena.

Amets Arzallus Antia xapeldun.

Xehetasunak

XILABA 2010

Bigarren edizioan, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Txapelketak "XXX" lelo berezia zekarren Bertsularien Lagunak elkartearen 30. urtemuga ospatzeko. Argia-ko bideoan Sustrai Colinak zion "oso posible ikusten zuela 2010eko xapelketan 16 bertsulari izaitea berriz". Gehiago ere! Hogei orotara: Odei Barroso, Patxi Iriart, Ramuntxo Christy, Bixente Hirigarai, Joanes Etxebarria, Ximun Cazaubon, Miren Artetxe, Maindi Murua, Xumai Murua, Eneritz Zabaleta, Xan Alkhat, Mixel Xalbador II, Mattin Luku, Kritiñe Txoperena, Gillen Hiribarren, Ekhi Erremundegi, Bixente Luku, Txomin Elosegi, Sustrai Colina eta Amets Arzallus.

Amets Arzallus Antia xapeldun.

Xehetasunak

XILABA 2008

Gertakari historikoa 2008ko udazkenean iragan zen hura, lehen aldikoz Iparraldeko bertsulariek beren lurraldeko  xapelketa batean kantatzeko parada ukan baitzuten!

Ahaztezina askorentzat, izan  antolakuntzan Bertsularien Lagunak elkartearekin parte hartu zuten guztientzat, ala 16 bertsularientzat: Gillen Hiribarren, Kristiñe Txoperena, Xumai Murua, Xan Alkhat, Sustrai Colina, Maddalen Arzallus, Patxi Iriart, Mixel Aire "Xalbador II", Odei Barroso, Amets Arzallus, Mizel Mateo, Karlos Aizpurua, Miren Artetxe, Ekhi Erremundegi, Eneritz Zabaleta eta Egoitz Zelaia.

Amets Arzallus Antia xapeldun.

Xehetasunak