Topaketa Willis Drummond taldearekin

2018/05/21

Joan den maiatzaren 15ean, Euskal kultur erakundeak Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko 4.eko ikasleak Miarritzeko Atabalera gomitatu zituen. Ikasleek, Atabal aretoa ezagutzeko parada izan dute eta bertan egonaldi bat egiten ari zen Willis Drummond musika taldearekin mintzatzeko parada ukan dute. 

Topaketa Willis Drummond taldearekin
Argazkia: Piarres Larzabal kolegioa

Hiru taldeetan banaturik, talde ttipi batek bisitatu ditu Atabal guneko gela gehienak, beste talde ttipia ari zelarik egitarauari buruzko "quizz" galdezketa bati erantzuten. Anartean, talde handiak Willis Drummond-en musika entsaioetan parte hartu du, artistekin solas bat partekatu eta bukatzeko, argi eta soinu teknikarien lana deskubritu (ikus argazkiak azpian). 

Bigarren partean, taldeek tailer desberdinetatik trukatu dute. Haien arteko bi ikasle trebatu dira Willis Drummond-ekin eszena gainean.

Saio guzia euskaraz iragan da, artisten transmisio eta harreman hurbil eta atsegina azpimarratzekoak izan dira. Ikasleak adi egon dira eta baikorki interesatu dira prestatu zituzten galderak eginez.

2014an ere antzeko topaketa bat antolatu zen, "Belako" taldearekin.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)