Hemen zaude: Hasiera Albisteak Usopop festibalaren 5. edizioa Saran

Usopop festibalaren 5. edizioa Saran

2014/05/24

2014ko maiatzaren 31n, Usopop festibalaren bosgarren edizioa ospatuko da Saran. Urtero bezala, antolatzaileek biziki egitarau erakargarria osatu dute, bertzeak bertze itxura ezin hobea duen Anari eta Aguxtin Alkhat-en arteko kolaborazio bat proposatuz. Aurten gainera, festibala hasierako tokira itzuliko da : Lizarrietako oihanera.

Aldaketa nagusi bezala, azpimarratzekoa da Usopop festibalaren edizio berri hau usaian baino goizago hasiko dela. Alabainan, Philippe Albor eta Patrick Fisher-ek sortu Musikolore ikusgarria 15:30etan hasiko da. Ondotik, Anari Alberdi kantari Azkoitiarraren eta Aguxtin Alkhat Heletarraren arteko emanaldi bereziaren aldi izanen da.

18:00etatik goiti aldiz, Mobydick Band (Amerikana - Getxo), Kid Wise (Okzitaniako Tolosa - Pop progresiboa) edota Sebastien Schuller (Pop-Elektro - Filadelfia) bezalako artistak preziatzeko parada izanen da.

Usopop festibala, Euskal kultur erakundearen laguntzarekin antolatua da.

Xehetasunak