Olentzero porrusalda

Olentzero porrusalda
© JPEG Studios

Hitzak

Olentzero joan zaigu mendira lanera
intentzioarekin ikatz egitera
aditu zuenian eguberri zela
lasterka etorri da berri ematera.

Horra horra gure Olentzero
pipa hortzetan duela, eserita dago
kapoiak ere baditu arraultzetxuekin
bihar askaritzeko xahakuarekin, xahakuarekin !

Olentzero begi gorri
nun harrapatu duk arrain hori ?
Ziburu ondoko arkaitzetan
bart arratseko hamaiketan.

Olentzero buru handia entendimentuz jantzia,
bart arratsean edan omen du hamar arroako zahagia.
Ai, urde tripa handia! Tralaralala, tralaralala. (x2)
Ai, urde tripa handia! Tralaralala, tralarala.
Ai, urde tripa handia sagar ustelez betea.

Inolaz ezin dugu Olentzero ase
bakarrik jan dizkigu hamar xerri gazte
saieski (e)ta solomo, makina bat heste
Eguberri da eta alaitu zaitezte.

Horra horra gure Olentzero
pipa hortzetan duela, eserita dago
kapoiak ere baditu arraultzetxuekin
bihar askaritzeko xahakuarekin.

Horra horra gure Olentzero
pipa hortzetan duela, eserita dago
kapoiak ere baditu arraultzetxuekin
bihar askaritzeko xahakuarekin, xahakuarekin !

Herrikoia

Bideoa