Zeren zeren
Hitzak
Mendietan elurra ari da
zuhaitzetan haizea azkarra
artaldea ahuntz eta ardi
ni bezala dira orai jautsi.
Zeren zeren
gaur da ospaturen
lur guzian Olentzero
Olentzero !
Poztu gaiten haur eta burraso
poztu bai lurreko Herri oro
zerua bezala lurra ere
maitasun distiraz dadin bete !
Aizkorra bizkarrean ezarriz
zarpan dut zuretzat gauza ainitz
panpina eta jostagailuak
hau dena nahi baitu gaurko gauak !
Manex Pagola