Nola hasten dira niniak beren lehen hizkuntz(ar)en ikasten?

2019ko abenduaren 3an, Baionako euskal museoan, Euskal etnopoloaren mintegiaren baitan, IKER Euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroaren 20. urtemugaren eta CNRSaren 80. urtemugaren karietara Judit Gervain-ek eman zuen hitzaldiaren bideoa.
Nola hasten dira niniak beren lehen hizkuntz(ar)en ikasten?
Judit Gervain © Mathilde Baqué (EKE)

Nolaz dira niniak beren lehen hizkuntza(k) hain laster eta hain erraz ikasteko gai? Judit Gervain ikerlariak galdera honi erantzun bat eman dio, azken bost hamarkadetako haur sortu berrien gaitasun goiztiarraz egin ikerketetako aurkikuntza aberatsak aurkeztuz, eta garapen eleanitzean arreta berezia jarriz.

 

Euskarazko bat-bateko itzulpena : Ekaitz Bergaretxe

Judit Gervain neurozientzia kognitiboetako doktore da, Trieste-ko Scuola Internazionale Superiore di Studi Avanzati-tik (SISSA). Ikerketa Zuzendaria da CNRS-en, Integrative Neuroscience and Cognition Center zentroan. Jokabide-metodologiak eta neuro-irudigintza erabiliz elearen pertzepzioa eta hizkuntzaren jabekuntza aztertzen ditu, ñiñi sortuberriengan bereziki.

 

Ikus Judit Gervain-en mintzaldiaren aurkezpena (PDF - frantsesez)

Gehiago jakin

Bibliografia adierazgarria

https://sites.google.com/site/juditgervain/publications