Dokumentazioa eta numerikoa

Etnopoloak lan sail zabala abiatua du Ipar Euskal Herriko dokumentazio eragile nagusiak bilduz, numerikoak eskaintzen dituen ahalbideen aztertzeko. Helburua: euskal kulturari lotuak diren edukiak publikoari gehiago zabaltzea.

Mota guzietako erabiltzaileek (publiko zabala, ikerlariak, artistak…) baliabide numerikoak errexki eskura eta kontsulta ditzatzen, metodologia eta praktika amankomunak bidera daitezke denen artean. Gai hau aipatua izan zen ere Etnopoloaren lehen kolokioaren karietara, 2017ko maiatzaren 19an, Euskal kulturaren atari bat: zertarako? Norentzat? - Kultura baliabide numerikoak: publiko zabalaren erabilpenetatik sorkuntza artistikoraino lemapean.

Trukaketa horien sustatzeko "Dokumentazioa eta numerikoa" lantalde irekia sortu da Etnopoloaren baitan.
Artetan tailer tematikoak antolatzen ditu. Tailer horiek euskal kulturari buruzko funtsak dokumentatzeko eta zabaltzeko izaten ahal diren problematika bereziak jorratzen dituzte.

Topaketak

"Dokumentazioa & numerikoa" 2. tailerra: bideo-bilduma. 2019ko ekainaren 25ean, Lota Jauregian, Uztaritzen.

© EKE
© EKE

"Dokumentazioa & numerikoa" 1. tailerra: bideo-bilduma. 2018ko abenduaren 8an, Lota Jauregian, Uztaritzen.

© EKE
© EKE

Euskal kultur erakundeak eta Pariseko EHESS Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak partaidetzan antolatu Etnopoloa labelaren estreinako kolokioa 2017ko maiatzaren 19an iragan zen Baionako Euskal museoan. Kultura baliabide numerikoen erabilpenak aztertu ziren publiko zabalaren eta artisten ikuspundutik. 

© EKE
© EKE