Euskal raparen hausnarketa antropologiko historikoa
2021eko otsailaren 18an, Euskal etnopoloaren mintegiaren baitan, Eric Dicharry-k eman zuen hitzaldiaren bideoa.
![Euskal raparen hausnarketa antropologiko historikoa Euskal raparen hausnarketa antropologiko historikoa](https://www.eke.eus/eu/euskal-etnopoloa/mintegiak/euskal-raparen-hausnarketa-antropologiko-historikoa/@@images/2f97e14a-4773-42fe-9c37-d397bf9bfaae.jpeg)
Rapa Euskal Herriko musika alternatiboen eszenan bere lekua ari da egiten. Eric Dicharry-ren iduriko, euskal raparen mugimendua ikertzea oso garrantzitsua da aldaketa politiko-sozialek eta estetika musikalaren birmoldatzeak dituzten bide paralelo eta gurutzatuak hausnartzeko.
Eric Dicharry antropologoa, ikertzailea, artista, poeta eta idazlea da. Ondoko eremuak ikertu ditu besteak beste: besta, maskarada, bertsularitza, umorea.
Gehiago jakin
Bibliografia adierazgarria
- Du rite au rire. Le discours des mascarades au Pays Basque, L'Harmattan (2012)
- L'écologie de l'éducation. Un anthropologue à l'école du bertsularisme en Pays Basque, L'Harmattan (2013)
Artikuluak
- Euskal raparen hausnarketa antropologiko historikoaren hazia, Jakin, 232. zenbakia
- Pour une anthoropologie de la fête au Pays Basque, in Lapurdum, XIV