Bi elkarte antzerkiaren zerbitzuko

«Antzerkilarien Biltzarra» elkartea 1967an sortu zuten Baigorrin.

Talde desberdinetako jokalariek hautatu zituzten: Daniel Landart, elkarteburu, Jean-Pierre Curutchet, buru-orde, Pettan Elissalde, idazkari, Laurent Pétricorena, diruzain.

Administrazio kontseiluak lau pondu hauek finkatu zituen:

EATB elkartearen sortzeko Biltzar Nagusia Urnietan. Ezkerretik eskuinera:  Joseba Urzelai, Txomin Héguy, Eugenio Arozena, Martin Idiakez, Daniel Landart, Jokin Izagirre
EATB elkartearen sortzeko Biltzar Nagusia Urnietan. Ezkerretik eskuinera: Joseba Urzelai, Txomin Héguy, Eugenio Arozena, Martin Idiakez, Daniel Landart, Jokin Izagirre
«Euskal Antzerki Taldeen Biltzarrea – EATB» elkartea zutik ezarri zuten 1977an. Ipar eta Hego Euskal Herriko berrehun antzerkilari bildu ziren Gipuzkoako Urnieta herrian. Lehendakaria: Martin Idiakez (Deba), Idazkari Nagusia: Daniel Landart (Iparraldea), Diruzaina: Jokin Izagirre (Urnieta).

Bi elkarteak, 1981ean, batu ziren, eta izentzat EATB hartu zuten. Haien helburua zen: euskal antzerkiaren egituratzea, laguntza teknikoak bilatzea eta baliatzea, formakuntza egunak antolatzea, idazle berriak bultzatzea. Euskal antzerkiaren itxura “zaharkituaren” gaurkotzea, modernizatzea.

EATB Iparraldeko adarraren lehendakari egon ziren: Daniel Arbeletche, Kattalin Sallaberry eta Pantxoa Etchegoin. Hegoaldeko adarraren lehendakari, aldiz, Martin Idiakez egon zen, elkartearen hastetik bururaino (1977-1985).

Martin Idiakez eta Daniel Landart © Jose Goitia
Martin Idiakez eta Daniel Landart © Jose Goitia

Bi elkarte antzerkilarien zerbitzuko: historia

Irakur Daniel Landart-ek 2014an eraman ikerketa gaiaren sakontzeko (PDF): antzerkilarien biltzarra (1966-1981) eta euskal antzerki taldeen biltzarrea - EATB Hegoaldeko adarra (1976-1985) & EATB Iparraldeko adarra (1982-1995).

"Bai ala ez" antzerkia
"Bai ala ez" antzerkia

Antzerkilarien biltzarra taldeak antzeztu obrak

1968 eta 1975 artean Antzerkilarien biltzarra federazioaren taldeak eman obren zerrenda, parte-hartzaileak eta argazkiak.