Lehen komedien aroa (1922-1945)

Lehen Mundu Gerlaren ondotik, bizimolde berriei jarraikitzeko, Frantzian bezala Euskal Herrian ere, parrokia gotor batzuek beren zinema aretoak eraiki zituzten.

Jean Barbier (1875-1931)
Jean Barbier (1875-1931)
Toki haietan eszenak baitziren, eta beraz, teatroa egiten ahal baitzen, orduan hasi ziren euskarazko komediak jarraituki taularatzen.

Egia erran, lehenagotik ere, zenbait obratxo plazaratuak zituzten, hala nola Luhuson, Ziburun, Saran, baina funtsezko segidarik gabe.

Gazteria nolabait beren esku atxikitzeko, apezek, ahal bezainbat herritarren laguntzarekin, patronage deitu eraikinak altxatu zituzten, besteak beste, "lizunkeriarik" gabeko frantses filmen zabaltzeko.

Euskarazko filmik ez baitzen, euskaltzale batzuek pentsatu zuten, besteak beste Jean Barbier Senpereko erretoreak, Euskaldun gazteek teatroa bederen egin zezaketela, eta teatroa… euskaraz! Funtsean, bere lehenbiziko komedia Gauden Eskualdun 1921ean argitaratu zuen Gure Herria aldizkarian (Ikus ere, Duhau, HenriJean Barbier, Bidegileak, Eusko Jaurlaritz, 2009).

Baserrietako sabai batzuetan, eskola giristinoetako aterpeetan edo parrokietako zinema aretoetan antzeztu euskal teatroa 1922an abiatu zen Senperen eta Hazparnen (Piarres Larzabal, Idazlanak VI, Etnografia solas eta mintzaldi – Elkar, 1996).

Apezek eragin handia ukan zuten, bai idazle gisa, bai gazteen moldaketan, eta hori berrogeita hamar bat urtez.

Jean Barbier (1875-1931)
Jean Barbier (1875-1931)

Elizaren nagusitasuna

Komedietako gai gehienek itxura didaktikoa eta batez ere moralizatzailea zuten, Eliza katolikoaren doktrinaren ildotik.

Piarres Larzabal (1915-1988) © DR
Piarres Larzabal (1915-1988) © DR

Piarres Larzabalen ikerketa

Piarres Larzabal idazleak 1955ean egin mintzaldi batean, 1922tik eta 1955a arte ikertu zuen garaiaz argibide interesgarri ematen dizkigu.

Piarres Lafitte
Piarres Lafitte

Bost idazle garrantzitsu

Gerla Handiaren (1914-18) eta Bigarren Mundu Gerlaren (1940-45) arteko urte haietan, bost apezek bereziki lan handia egin zuten...