Gabrielle Duplantier

Gabrielle Duplantier

Dantza izpiak

  • Gabrielle Duplantier
  • 2014-2015

SOKA erakusketaren karietara, Euskal kultur erakundeak Gabrielle Duplantier argazkilariari lan berezia manatu zion 2014an. Euskal Herria zeharkatu zuen euskal dantzaren eta bereziki ihauteriak, maskaradak eta Besta Berri bezalako ekitaldien inguruko argazki ezberdinen hartzeko. Lan horren emaitza gisa zuri-beltzezko hogeitamar bat argazki erakutsiak izan ziren erakusketa batean.

Lantzeko inauteriak © Gabrielle Duplantier
Lantzeko inauteriak © Gabrielle Duplantier
Gabrielle Duplantier 1978an sortua da. Margolaritza eta artearen historia ikasi ditu Bordeleko Arte Plastikoen fakultatean. Garai hartan, argazkigintza beste afizio bat baino ez da beretzat. Diploma ukan eta, erabakitzen du argazkilaritza bakarrik lantzea eta Parisera joaten da argazkilari laguntzaile edo filmalekuetako argazkilari bezala aritzeko. 2002an, Euskal Herrira itzultzen da. Herri aberats eta enigmatiko honek inspiraturik, argazki sail bat abiatzen du, paisaiak, pertsonaiak edo animaliak, ezagunak izan ala ez, ikuspegi inpresionista batetik hartuz.

Maiz ustegabekoak diren argazkiak, ganbara ilunetako esperimentazioak, denbora behar izan du bere estilo pertsonala aurkitzeko : unibertso intimista bat, bereziki emazte argazkiz osatua, margolariek inspiratua eta eszena bereziak egunerokotasunetik aterazi nahi dituena, zuria eta beltzaren tratamendu ilun batekin.

Erreportaje gehiago

Johan Morin

Johan Morin

Euskal dantzaren eskolan

Polo Garat

Polo Garat

Zapat(h)ari: zapatagintzaren memoria Hazparnen

Erreportaje gehiago