Séverine Dabadie

Séverine Dabadie

Ortzaizeko kabalkada

  • Séverine Dabadie
  • 2022-09-18

Séverine Dabadie (1964, Biarritz) argazkilariak Ortzaizeko kabalkadaren prestaketa lanak eta errepikak segitu ditu 2022an, Euskal kultur erakundeak galdeginik. Bere argazkien bidez, erakusten digu Baxenabarreko herri horrek jakin izan duela batzen, arlo desberdinak uztartzen dituen antzerki satiriko horren plazaratzeko, pandemiak eragin oztopo guziak gaindituz.

Hasiera batean 2020ko irailaren 13 eta 20an egin behar baldin bazuten ere, Ortzaiztarrek "Plazatik harat" kabalkada 2022ko irailaren 18 eta 24an eskainiko dute.

Zenbat gorabehera Urzaiz elkartean bildu herritar guzi horientzat! Covid izurritea Ortzaizetik pasatu da eta kontaktu kasuen, erien eta konfinamenduen artean, egutegia birusarengatik arrunt nahaspilatua izan da. Elkarteko bolondres guziek, izan aktore edo dantzari, borondate eta irmotasun handia erakutsi dute "Plazatik harat" kabalkada publikoari aurkezteko.

© Séverine Dabadie
© Séverine Dabadie

Xantxo Lekumberri lehendakariak ekaitzari buru egin dio, 60 dantzariz, 20 aktorez, jostun eta logistika arduradun batzuz osatu bere taldearekin. Errepika saioak bertan behera gelditu dira, emanaldiak ere bai. Gibelatzeak izan dira, konfinamenduak…
Ez da aski izan 1900. urteaz geroz kabalkadarik aurkeztu ez zuten herritarren garra itzaltzeko. Testuak berriz idatzi, aurreikusitako egitaraua berritu, egokitu… Ez dute batere motibaziorik galdu, ez eta errepiken egiteko behin eta berriz elkartzeko plazerik ere. Bolanten galtzak josteko eta berriz josteko motibaziorik ere ez…

© Séverine Dabadie
© Séverine Dabadie

Kabalkada, alor desberdinak (desfilea, dantza, auzia, antzerkia, musika eta bertsoa) uztartzen dituen antzerki satiriko bat da. Ohidura bat, pixkanaka-pixkanaka, tokika, tarteka itzultzen ari dena. Herritarrak egitasmo amankomun baten inguruan biltzeko modu bat da: euskararen eta ohiduren defentsa.

© Séverine Dabadie
© Séverine Dabadie

Elkarrekin jostatzeko modu bat da ere, belaunaldiak eta ingurumen sozio-kulturalak edozein izanik ere, euskaraz trukatzeko eta egunerokoan biziarazteko parada eskaintzen du. Harreman kolektiboaren beharra agerian uzten du, baliosak diren ohitura batzuen inguruan, bakanak direlako eta zenbait aldiz, hauskorrak ere bai. Zainak libratzeko, gogoetatzeko eta irri egiteko parada eskaintzen dute. Jendartearen kritikak mingarriak izan daitezke, baina izpiritu kolektiboa beti hor da.

© Séverine Dabadie
© Séverine Dabadie

Osasun-gorabeherak eta egutegiaren aldaketak etengabekoak izan baldin badira ere, neguko hotza eta musukoaren erabilera pairaturik ere, dantza, antzerki edo joste tailerrak bururaino joan dira.

Séverine Dabadie

Erreportaje gehiago

Erreportaje gehiago