Matiu Bordato

Matiu Bordato

Libertimenduak

  • Matiuzalem (Matiu Bordato)
  • 2022-04-04

Euskal kultur erakundearen galdeari baikorki ihardetsiz Matiuzalem Matiu Bordato (1989, Baiona) argazkilariak Libertimenduei buruzko erreportaje hau osatu du 2022ko otsail eta martxo artean. Libertimenduak antolaketa handia eskatzen du dantzari, jantziei eta bereziki panfleto antzerkiari dagokienez. Bolanteen ("bolanteak" izena Baxenabarreko kabalkadetako dantzarien izenetik dator) besta da. Eta udaberriaren hastapenaren sinboloa...

2022an Bidarrain, Donapaleun eta Hazparnen egindako argazkiak dira.

Zirtzilek beraien herrietan negua ongi okupaturik dantzariak menditik hurbiltzen zaizkigu berriz herrian ordena pixkat ezartzera eta pasa istorio ilunak baztertzera… Horizontean, eguzki izpiak, lurretik jalgitzen hasten dira eta zeruan gora altxatzen hasten udaberri seinale.

Libertimendua Donapaleun (2022) © Matiuzalem
Libertimendua Donapaleun (2022) © Matiuzalem

Bainan zirtzilak ez dira hain errexki kanporatzen eta baztertuak izan aitzin badaukute zer konta, zer ikasi eta zer kritika, haran bakoitzean pasa gertakari ilunetaz…
Politikoek, elkarteek, Elizak, enpresek eta zergatik ez joaldunek, denek izaten ahal dute zirtzilen begi xorrotx eta mihi bihurrien jomuga.

Libertimendua Donapaleun (2022) © Matiuzalem
Libertimendua Donapaleun (2022) © Matiuzalem

Partikularzki interesgarri iduritu zauzkit publikoarekin izaten diren harremanak eta jokoak, bai zirtzilen jarreran, bai eta dantzatzera gomitatuz bukaeran.
Polita da ere publiko berdintsua ikustea asteburuz asteburu, plaza ezberdinetara hurbiltzen.
Libertimendu batean parte hartu duten gazteek, gogotik ikusten dituzte beste herrietakoak ere elgar animatzeko eta ondoko urtean zer hobetu ikusteko...

Libertimendua Bidarrain (2022) © Matiuzalem
Libertimendua Bidarrain (2022) © Matiuzalem

Maitatu dut herri batean nola jende guztia elkartzen eta metatzen den, bazterrak hustuz eta argazki batzuk zentzu hortan egin ditut.
Bi atmosfera lortu nahi izan ditut erakusteko alde batetik zirtzil eta bertsulariek pasa negu hotz eta iluna eta bestalde musikari, bolante, dantzari, makilari… ekartzen daukuten argi berria, udaberriarena, beroagoa.

Libertimendua Hazparnen (2022) © Matiu Bordato
Libertimendua Hazparnen (2022) © Matiu Bordato

Garazikoa anulatua izan bada, beste herrietan bai dantzaz eta bai bertsotan ederki omendu dute Garaztar zirtzil maitagarria. Biziki hunkigarria izan da eta argazki hauek ere dedikatu nahi dizkiet Leire eta familiari.

Matiuzalem

Erreportaje gehiago

Johan Morin

Johan Morin

Euskal dantzaren eskolan

Polo Garat

Polo Garat

Zapat(h)ari: zapatagintzaren memoria Hazparnen

Erreportaje gehiago