"Le Comte de Tréville" pastorala - Iruri (1966)

Ondorengo irudiak Hélène eta Jean-Michel Guicher-ek grabatutako filmaketa baten parte dira. Hor, 1966ean, Zuberoako Iruri herrian emandako "Le Comte de Tréville" pastoralaren parte zonbait ikusi daitezke.
"Le Comte de Tréville" pastorala - Iruri (1966)
"Comte de Tréville" pastorala - Iruri (1966) © Jean-Michel Guilcher funtsa

Pastorala hori Pierre Bordazarre Etxahun-Irurik idatzi zuen. Grabaketaren parte gehiengoan Satan-dantzak ikusten dira. Zenbaitetan puntuak errepikatzen dira eta ez dira beti osoki agertzen. Horregatik zaila da erraitea zuzen zenbat dantza desberdin diren hor. Azken partean salbu beti binaka ikusten dira satan-dantzariak.

"Comte de Tréville" pastorala - Iruri (1966) - Oharra: bideoa mutua da.

 

Horra zeintzuk diren puntu desberdinak:

  • 00:22 - 00: 47 : Bürgübürü puntuaren parte zenbait ikusten dira. Puntu osoaren segida horela bildu zuen Guilcher-ek (La tradition de danse en Béarn et Pays Basque français - 365-366 orrialdea):

    - AA: Pas français eta bi frejat bakun.
    - BB: Fouetté - entrexat.
    - AA’: Zeina, entrexat erdia, bi entrexat, eta frejat bakun.
    - BB’: Pirouette, bi frejat bakun (Bi frejat doblekin bukatzen da puntua).

  • 00:48 - Pas mignon eta moucheté.
  • 00:52 - Fouetté eta tombé à gauche.
  • 01:03 - Tombé luzia tombé entrexat eta moucheté.
  • 01:10 - Gabota puntia eta pas-russe - Bi frejat doble.
  • 01:21 - Pas-français, moucheté eta entrexat - Entrexat eta jeté - Entrexat herresta eta moucheté.
  • 01:44 - Pas-français (gibelka) - Moucheté eta entrexat - Frejat dobleak.
  • 01:52 - Entrexat eta jeté - Entrexat herresta eta moucheté.
  • 02:04 - Pas-français (gibelka) - Moucheté eta entrexat.
  • 02:11 - Pas mignon eta moucheté - Fouetté - Tombé à gauche.
  • 02:30 - Pas français, Moucheté eta entrexat - Entrexat eta jeté.
  • 02:46 - Entrexat erresta eta moucheté - Pas français (gibelka) - Moucheté eta entrexat - frejat dobleak.
  • 02:56 - Tombé luzia - Tombé entrexat eta moucheté - Foueté - Tombé à gauche - Pas de té (gibleka) eta frajat bakun - Bi frejat doble.
  • 03:35 - Bürgübürü Puntua (AA, AA’, BB’).
  • 03:56 - Entrexat herresta - Tombé luzia - Tombé entrexat eta moucheté - Gabota puntua eta pas russe - Bi frejat doble.
  • 04:35 - 04:42 - Entrexat eta jeté.
  • 04:42 - 04:56 - Lau Satan : Bürgübürü Puntia (BB’, BB’).
  • 04:57 - 05:45 - Satan dantza desberdin horien ondotik, zortzi gizonek osatzen duten talde batek dantza jauziak emaiten ditu. Dantzariak helduak dira eta janzkia daramate, batek salbu. Azken horrek jauzia dantzatuz bandera itzularazten du.

Jauzi baten edo batzuen parteak baizik ez dira ikusten. Sinple lauetan eta pikha zonbait aparte, ez da beste askorik agertzen. Ez da nahikoa hemen dantzatzen den jauzia zein den erraiteko. Bukatzeko entrexatak eta frejat doblea egiten dute denek batera.

Gehiago jakin

  • Guilcher bilduma 017. "Comte de Tréville" pastorala - Iruri (1966)
  • Ikus ere pastoralaren esku-liburua (Bilketa.eus - PDF)
  • Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpainia

Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal kultur erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira.