Jean-Michel Guilcher funtsa Iruri

Jean-Michel Guilcher etnologoa (1914-2017) dantza tradizionalen ikerketan ezinbesteko ikertzailea izan zen, bai Frantzia mailan bai eta Euskal Herrian ere. Alabaina, ikerketa-lanaren zati handi bat euskal dantza tradizionalari eskaini zion. Hala nola, 1962 eta 1976 urteen artean, Hélène emaztearekin, Lapurdin, Nafarroa Beherean, Xiberoan, Biarnoan eta Baztanen ibili ziren. Han egin zituen, besteak beste, hemen bildu ditugun filmeak.

"Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea."

Yvon, Naïk eta Mône Guilcher.
2023ko abendua.

Haien seme-alabek, Jean-Michel eta Hélène Guilcherren ikus-entzunezko artxiko funtsa Euskal kultur erakundearen eta Dantzan elkartearen (Eibar, Gipuzkoa) esku utzi zuten 2023an.

EKEk eta Dantzan-ek funts hori elkarrekin balioan ematea erabaki dute, film horiek argitaratuz artikulu sorta bati esker, horien inguruko azterketa eta iruzkinak eskainiz bide batez (ikus funtsaren aurkezpena Oier Araolazaren eskutik). 
Jon Iruretagoyena (Maritzuli konpainia - Miarritze) eta Aritz Ibañez (Duguna dantza taldea - Iruñea) dantzariak izan dira artikuluen egileak.

Guilcher funtseko filmeak

Filmeak (mutuak dira) aurkeztuak, muntatuak eta sailkatuak dira, Jean-Michel Guilcherrek berak adierazi nahiaren arabera.