Apheça erregistroen sareratzea: partaideak
Euskal kultur erakundea, Euskal Argentina eta Baxenabarreko Erakustokiaren Adixkideak elkarteek, Guillaume Apheça emigrazio agente euskaldunaren artxiboak sareratzeko xedea partzuergoan obratu dute, hauen bertsio egokitu bat zabalduz www.eke.eus atarian.
Baxenabarreko Erakustokiaren Adixkideak
Baxenabarreko Erakustokiaren Adixkideak elkartea Guillaume Apheça agentearen erregistroen jabe da.
Arbotiko Jean-Claude Massondok artxibo horiek aurkitu zituen, Behaskane-Laphizketa Lederna etxea erosi zuelarik, eta historia elkartearen esku utzi.
Elkarteak, Euskal kultur erakundea baimentzen du Apheça fondoa bere bertsio egokituan interneten zabal dezan, www.eke.org atarian, irabazi asmorik gabe.
Euskal Argentina

Euskal Argentina-k Apheça erregistroen ikerketa sakon bat eraman du, bereziki eskuizkribuak transkribatuz. 1856 eta 1913 artean Argentinara atzerriratu diren 15 000 bidaiarien izenak zerrendatu ditu.
Datu garrantzitsu hauek publikoaren esku uzten ditu www.eke.eus atariaren bidez, Euskal kultur erakundeari laguntza eskatuz eta honen gaitasun teknikoak baliatuz, Baxenabarreko Erakustokiaren Adixkideak elkartearen baimenarekin.
Euskal kultur erakundea

EKE-k laguntza ekartzen die alor teknikoan. Datubasearen 15 000 atzerriratuen izenen artean, edonork informazioak xerkatzen ahalko ditu (herria, izen-deitura, abiatze data, etab.), bilaketa motore baten bidez.
Apheça fondoa, Ipar Euskal Herrian aurkitu diren emigrazio agente baten artxibo bakarrak dira. Erregistroen bertsio egokitu honek balio handia dauka, XIX. mende erditsutarik XX. mende hastapen artean, atzerriratu diren euskaldunetaz hainbat xehetasun aberasgarri eskaintzen baitizkigu.

 Domintxaine-Berrueta herrian (Zuberoa) sortua, Guillaume Apheça (1828-1919) 1856tik 1913ra emigrazio agente izan zen, Bordeleko Colson agentziarentzat.
Domintxaine-Berrueta herrian (Zuberoa) sortua, Guillaume Apheça (1828-1919) 1856tik 1913ra emigrazio agente izan zen, Bordeleko Colson agentziarentzat. XIX. eta XX. mendeetan Argentinara joan ziren Euskaldunen eta bereziki iparraldekoen atzerriratzeari buruz argibideak eta lekukotasunak ekartzen ditu sarean dauden "Euskaldunen Argentina" erakusketaren edukiek.
XIX. eta XX. mendeetan Argentinara joan ziren Euskaldunen eta bereziki iparraldekoen atzerriratzeari buruz argibideak eta lekukotasunak ekartzen ditu sarean dauden "Euskaldunen Argentina" erakusketaren edukiek. 
       
       
       
       
      