Ortografiaz bi hitz

Pertsona batzuen fitxan izen-abizenak, untziaren izena edo herriarena manera bitxi edo berezi batez idatziak dira.

Guillaume Apheçaren erregistroak numerizatu dituelarik, Euskal Argentina elkarteak hitzen ortografia errespetatu du, hots agentearen idazkera.

Idazkera horretan aurkituko dituzuen bitxikeriak kontutan hartu beharrak dira zuen bilaketan.

Adibidez, Catherine izena, maiz Cath.ne idatzia da. Berdin, herriaren izena aipatzean, SAINT-MARTIN herrien izenen zerrendan agertzen da. Erregistroetan bezala idatzirik utzia du Euskal Argentina elkarteak, zaila baita jakitea xuxen zein herri den (Saint-Martin-d'Arberoue edo Saint-Martin-d'Arrossa, etab.).

Ikus ere bestalde Euskal Argentina elkarteak ematen dizkizuen aholkuak bilaketa bat egiten ari bazarete. Bilatzailearen gida.